GAITASUN DIGITALA
GAITASUN DIGITALA Gaitasun digitala zakonki aztertzen hasi baino lehen, kontzeptu honek non kokatzen den azalduko dugu. Dakigunez, hezkuntza eta teknologiari buruz hitz egiten dugunean burura etortzen zaigun kontzeptua, denok ezagutzen ditugun IKT edo TIC da. IKT edota Informazioa komunikaziorako teknologiak, uneoro erabiltzen dugun gaitasun edo elementuen multzoa da. Bertan, informazioa berenganatu, prozesatu, gorde, sortu-berrreskuratu, aurkeztu eta hedatu ahalbidetzen duen teknologia multzoak dira. Teknologia berrien erabilera, orain dela urte batzuk, ez zegoen hain hedatuta, baina egungo giza egoera dela eta, munduko leku guztietan erabiltzen dira . IKTek munduko edozein puntu lotzen dituzte, modu batean edo bestean eta iraganean komunikatzeko aurki ahal ziren oztopoei aurre egiten diete. Horrela, munduko edozein puntuetatik edonolako informazioa kontsultatu daiteke eta urrun dauden pertsonekin denbora errealean komunikatzeko aukera ematen du. IKT kontzeptuarekin oso lotuta d