GAITASUN DIGITALA

GAITASUN DIGITALA


Gaitasun digitala zakonki aztertzen hasi baino lehen, kontzeptu honek non kokatzen den azalduko dugu. Dakigunez, hezkuntza eta teknologiari buruz hitz egiten dugunean burura etortzen zaigun kontzeptua, denok ezagutzen ditugun IKT  edo TIC da. IKT edota Informazioa komunikaziorako teknologiak, uneoro erabiltzen dugun gaitasun edo elementuen multzoa da. Bertan, informazioa berenganatu, prozesatu, gorde, sortu-berrreskuratu, aurkeztu eta hedatu ahalbidetzen duen teknologia multzoak dira. Teknologia berrien erabilera, orain dela urte batzuk, ez zegoen hain hedatuta, baina egungo giza egoera dela eta, munduko leku guztietan erabiltzen dira . IKTek munduko edozein puntu lotzen dituzte, modu batean edo bestean eta iraganean komunikatzeko aurki ahal ziren oztopoei aurre egiten diete. Horrela, munduko edozein puntuetatik edonolako informazioa kontsultatu daiteke eta urrun dauden pertsonekin denbora errealean komunikatzeko aukera ematen du. IKT kontzeptuarekin oso lotuta dagoen elementu bat, gaitasun digitala da, hurrengo atalean azalduko duguna.

Beraz, gaitasun digitala: Gaitasun digitala, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna da. Hau da, pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten teknologia ahalmenen multzoa da. Gaitasun digitala, informazioa bilatzen, lotzen, prozesatzen, komunikatzen eta informazio hori bilatzen jakitean garatzen da.

HEZKUNTZAN DUEN GARRANTZIA:


Gaur egungo gizartean, teknologien erabilera uneoro gertatzen den fenomenoa da. Izan ere, gizartea teknologiaren inguruan eraikita dago. Antzinean, gaur egun existitzen diren aurrerapen teknologiak ez zeudenez, ekintzak bai hezkuntzan edota beste alor ezberdinetan metodo tradizionalen bidez egiten ziren. Baina, aipatzekoa da, 50. hamarkadetik aurrera, teknologia hezkuntzaren barruan erabiltzen hasi zela. Burrhus Frederic Skinner psikologo famatuak hezkuntzan erabiltzeko lehenengo teknologia asmatu baitzuen 1953 an. Horren bidez Skinnesek  ikaskuntza barruan, sortzen ziren arazoei erantzuna emateko asmoz sortu zuen.

Gertaera horretatik aurrera, teknologien erabilpena handitzen joan zen eta Skinnerren makinan oinarrituta, CAI (Computer Assited Instruction) edo euskaraz, OBI (ordenagailuen bidez bideraturako irakaskuntza) kontzeptua sortu ziren. Ordenagailuen erabileraren bitartez bideratutako irakaskuntza, 60. hamarkadan hasi zen erabiltzen, Estatu batuetan hain zuzen ere.  Metodo honetan, makina berezi batzuk erabiltzen ziren eta prozesu lineal (galdera/erantzuna/kinada) batean oinarritzen zen. Modu honetan Alonsok, Gutiérrezek Lópezek eta Torrecillak14 (1998) esaten duten moduan, ikasleek bereganatu behar zituzten kontzeptu guztiak, barneratzen zituzten. Esan beharra dago, 2007. urtera arte ez zela informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna zabaldu Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumean, oinarrizko gaitasunen artean.

Aipatutako metodoa, hainbat proiektu berritzaileen oinarria izan da eta horri esker, gaur egun, eskola 2.0 proiektua existitzen da, IKT-en erabilera bultzatzen duen hezkuntza proiektua hain zuzen ere. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia ekarri du, izan ere, IKT-ak sartu ditu ikastetxe ezberdinetan. Ikasgelak guztiz digitalizatu ditu, baliabide ezberdinekin, hala nola, arbela digitala eta irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatuak izan dira (Eusko Jaurlaritza15, 2004).

Horrekin batera aipatzekoa da, gaur egungo hezkuntzan, ikasleak hezkuntza sistematik, hau da eskoletatik profil batekin ateratzea nahi dute.  Euskal Curriculumaren egitasmoak (2005), Europako Batzordearen gomendioak (2006), Loi d´Orientation-ek (2006), LOMCE-k, Nafarroako eta EAEko dekretuek aipatzen duten moduan:Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero den irteera-profila, horrela definitzen da oinarrizko konpetentzien barruan.

Gaitasun honen gakoa; ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea da. Horren barruan, trebetasun ezberdinak aurki ditzakegu: informazioa lortzetik hasi eta, behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementuak kokatzen dira.

Horregatik oso garrantzitsua da irakasleak formazio egokiak izatea, ez bakarrik bere arlo konkretuan (Matematiketan, zientzietan, musikan etab.), behar bezala gaitasun digitala barneratu behar du. Izan ere, gaur egungo gizartean, gaitasun hau menperatzea ezinbestekoa da, errealitatera ondo moldatzeko.  Arrazoi horregatik, irakasleek behar den moduan ezagutu eta trebetasunez erabili behar dituzte teknologia berriak. Ikasleei jakintza horiek transmititzeko eta hezkuntza prozesua aberatsagoa izateko.

Comentarios