NIRE ASTEKARIA

Atal honetan, klasean astero egiten ditugun jarduerei buruz hitz egingo dut.

Comentarios

  1. 05/02/2018

    Gaurko egunean, hasteko klase teorikoarekin hasi gara. Kasu honetan, Interneten eta webguneen bilakaerari buruz hitz egin dugu. Hasteko, Internetek izan duen bilakaerari buruz mintzatu gara. Hau da, zehatz mehatz zer den, zertarako erabiltzen den eta izan dituen pausoei buruz berba egin dugu. Web 2.0 zer den ikasi dugu, izan dituen bilkaera eta horren duen eragina gaurko gizartean. Aipatu dugunez, web dinamiko bat da zeinek sistema sozialetan informazioa sortzeko erabiltzen da. Esan beharra dago, denak garela webmasterrak. Horren bihotza, erabiltzaileak dira eta arima parte-hartzea eta komunikazioa sortzen du. Bestetik, Web 1.0 tik, Web 2.0 ra egon den eboluzioa ikusi dugu, hain zuzen ere, 1993-2003 ra. Azkenik, Web 3.0 zer den ikusi dugu, hain zuzen ere, Web 2.0 ren bilakaera da, baina berrikuntza teknikoa gero eta gehiago funtzio eskaintzen ditu. Adib: datu baseak erabiltzen ditu, adimen artifiziala erabiltzen du eta semantikoa dela esaten da.

    Klase praktikoari erreparatzen badiogu, PLEA, hau da, personal learning environment zer den ikasi egin dugu. Izena esaten duen moduan, norbanako ikasketekin lotura duen prozesua da. Horretarako, zenbait bideo ikusi ditugu kontzeptua era teoriko batean zer den jakiteko, haren definizioa, nola edo zertarako erabiltzen den, zein mota dauden eta horrek hezkuntzan duen eragina aztertu dugu. Ostean, Symbaloo izeneko aplikazio bat erabili dugu, bertan gure Plea sortzeko asmoz. Hasiera batean ez genekien oso ondo nola funtzionatzen zuen aplikazioa eta horretarako e-gelan dauden bideo batzuk ikusi ditugu. Symbaloon, ikasteko edo hezkuntzari buruz informazioa jasotzeko erabiltzen ditugun web-orrien linka jarri behar izan ditugu, hau da, interneten bilatu eta programa horretan txertatu ditugu. Horrela zuzeneko sarbide moduko bat sortu dugu. Nire ustez, trena hau erabilgarria izango da izan ere, mahaigain bat sortu dugu gehien erabiltzen ditugun orriekin eta horrela zerbait aztertu behar dugunean Symbaloon sartu eta bertan zuzenezko sarbidea aurkituko dugu.

    ResponderEliminar
  2. Gaurko egunean, hasteko teoriarekin hasi gara. Bertan, Informazio eta ezagutzaren gizartea: IKT eskolan integratzeko testuinguru sozialari buruz hitz egin dugu. Informazioaren gizartea, teknologia hitzetik datorren kontzeptua da. Hau da, lortutako informazio horrekin; teknologiaren informazioari esker eratzen da gure gizartea. Bertan, ezaugarri ezberdinak topatu ditzakegu, hala nola, globalizazioa. Zeinek, gauza edo produzitzeko sistemak, gertakizunak… homogeneizatu egiten dira eta fenomenoak nolabait berdindu egiten dira. Batez ere ekonomian sisteman, mundu guztiak partekatuta. Beste ezaugarrietako bat da, IKTak garapenaren zutabe bat direla, zeinetan aurrerakuntza guztiak teknologiaren inguruan sortzen dira, eta garapen hau gero eta azkarrago ematen da. Horiek, gizarte arlo guztietara hedatu dira, hala nola, ekonomian, hezkuntzan, aisian… Gizarte berri honen ondorioz, lan egiteko sektore eta modu berriak sortu dira. Aipatu beharra dago, guzti hau ez direla bakarrik onurak, izan ere, informazio gehiegi dakartzate, ikasten ikasi beharra eta erabiltzen edota integratzen ez dituzten herrialdeetan eten digitala sortzen da. Adib: Afrikako kasuan.

    Atal praktikoari erreparatzen badiogu, aipatu beharra daukagu hiru aplikazio ezberdin erabiltzen hasi garela. Hasteko, diigo izeneko aplikazioa erabili dugu. Informazio pertsonala gestionatzeko erabiltzen den sistema da. Denok, ezagutzen dugun hodei antzekoa da. Gizarte markatzaileak ditu, hau da, nabigatzen duten erabiltzaileak gustukoen duten estekak, helbideak; gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duten online zerbitzua da. Aplikazio honetan taldeak sortzeko aukera daude, zeinek pribatuak edo publikoak izan daiteke eta horrekin batera lagunekin zure lik gustokoenak partekatu ditzakezu. Bestetik, issu erabili dugu. Zeinek, online eskaintzen den zerbitzua, idatzizko material digitalak modu erreal batean ikusteko modua ahalbideratzen duena: liburuak, aldizkariak, egunkariak edo bestelako mateliak inprimagarriak. Azkenik, blogger erabili dugu, non gure blog pertsonal bat sortu dugu, bertan IKTak lehen hezkuntzan integratzeko teknikari buruzko informazioa bilatu eta bertan txertatu dugu. Baita ere, kurtsoan zehar IKTekin harremanak dituzten gaiei buruz informazioa eman eta haursnarketa egiteko erabiliko dugu.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario