UNITATE DIDAKTIKOA



UNITATE DIDAKTIKOA


IKT klasean unitate didaktiko bat sortzeko eskatu digute. Kasu honetan, hiru irakasgai ezberdin hartu ditugu ikt-ak lantzeko. Natur-zientziak, matematikak eta atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa). Gehien gustatu zaidan atala, Ingelesan erabili dugun aplikazioa izan da, kasu honetan Pixton. Sortu dugun programazioa lau asterako da, ingelesezko eta IKT-koak kontuan izanik.

Atal honetan, atzerriko lehen hezkuntza, kasu honetan ingelesa lantzeko eta horrekin batera IKTak integratzeko asmoarekin Pixton izeneko aplikazioa erabiliko dugu. Pixton, online lan egiteko aplikazioa da. Non, komikiak sortzeko erabiltzen da. Ez da behar teknologiarekiko ezagutza handirik izatea, izan ere, erabiltzen diren tresnak erakargarriak eta  erretasunez erabiltzeko pentsatuak daude. Aplikazioa gazteleraz aurkitu daiteke, baina binetak edozein hizkuntzetan txertatu daitezke, izan ere, zu zeuk sortzeko aukera duzu. Aplikazio honetan, edonolako agertokiak topatu ditzakezu, hala nola, etxe bat, baserria, bulegoa, musika klasea etab. Gainera, horrekin lortzeko hainbat elementu eta pertsonai ezberdinak eskaintzen dira. Horietan, nahi dituzun aldaketak egin ditzakezu, bai mugimenduei begira zein aurpegiko adierazpenei begira. Lehen aipatu dudanez, haren erabilera ez da oso konplexua. Hasteko, zenbat biñeta nahi dituzun aukeratu behar dituzu, baina zure komikia sortzen ari zaren heinean horren kopurua aldatu nahi baduzu, aukera izango duzu. Jarraian, komikia sortzeko, nahi duzun agertokia eta haren tamaina  aukeratu behar duzu. Ostean, zure istorioan zehar erabiliko dituzun pertsonaien hautaketa egin behar duzu eta horren diseinua sortu (tamaina, arropak, aurpegiko adierazpenak etab.). Amaitzeko, biñetei erreparatu behar diozu eta horiek sortu zure gustuen arabera. Garrantzitsua da, istorioa bere zentzua izatea eta komiki guztiarekin bukatzerakoan, webgunean topatuko dituzun pausoak jarraituz edota irudiaren fitxategian txertatuz zure komikia gorde dezakezu.

Bestalde, aipatu beharra dago, behin komikia bukatuta, talde bakoitza beraien ikaskideei haien komikia aurkeztu beharko dute, horretarako Slideshare izeneko aplikazioa erabiliko dugu, zeinetan aurkezpenak sortzeko erabiltzen den aplikazioa da.

JARDUERAREN AZALPENA

Hasteko, irakaslea klaseko ikasleak talde txikietan banatuko ditu (4-5) pertsona inguru. Jarraitzeko, umeei egingo duten jarduera aurkeztuko die. Kasu honetan, erabiliko dituzten aplikazioa ekintza hau garatzeko, Pixton eta Slideshare dira.

Ariketa hau garatzeko, lehen esan bezala, atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa) irakasten diren edukiak aplikatuko ditugu. Kasu honetan, ingelesa barruan landutako gaiak aztertu ondoren, irakaslea aukeratutako gaia Oihaneko animaliak dira. Gai hori abiatu harturik, ikasleek talde txikietan komiki bat sortu beharko dute, IKTen erabileraren bitartez. Horretarako, irakasleak lehen aipatutako aplikazioa nola erabiltzen den azalduko die haien ikasleei.

Komikian, Oihaneko animalia gaiak agertzen diren pertsonaiak txertatuko dituzte ikasleak, hala nola, Lody lehoiak, Pipi elefantea, Koko kokodriloa, Mimu tximua etab. Behin Pixtonen, agertokia, kasu honetan oihana eta pertsonak sortu ostean, komikiaren bokadilloak sortu beharko dute. Bokadillo horiek, ingelesa arlo lantzen ari garenez, ingelesez idatzi beharko dute. Aipatu beharra dago, lehen hezkuntzako lehen zikloan gaudenez, haien konpetentziak eta ezagutzak kontuan harturik, esaldiak oso simpleak eta laburrak izango direla. Izan ere, oraindik ingeles maila txikia dute, baina onomatopeien edota klasean landutako esaldiez bitartez baliatu daitezke. Behin komikia bukatuta eta aurkezpenari begira, ikasleak slidesharea aurkezten daudenean, nahi izatekotan, pertsonaien interpretazioa eta antzezpena egiteko aukera izango dute.  

Comentarios