WEB APLIKAZIOEN EZAGUTZA:


WEB APLIKAZIOEN EZAGUTZA:


Aipatu beharra dago, gaurko klasean aplikazio ezberdinak aztertzea eskatu digutela. Aztertu ditudan aplikazioak, Pixton, Blabberize, Educaplay eta Diggo izan dira. Esan beharra dago horiek aztertu ostean hezkuntzara begira oso erabilgarriak diren aplikazioak direla, izan ere, klaseko kontzeptuak lantzeko aukera ematen dute modu interaktibo, dinamiko eta dibertigarri batean. Gainera, talde-lana bultzatzen lagutzen du.

EDUCAPLAY:

Educaplay, adrformación sorturiko plataforma bat da. Non, jarduera interaktiboak sortzeko erabiltzen da.  Bertan, jarduerak sortzeko zein bilatzeko aukera eskaitzen da, non eskolarekiko baliagarriak diren materialak aurki daitezke. Plataforma honetan, jarduerak online egiten dira eta horiek edozeinekin partekatzeko aukera ematen du. Gaur egun, aplikazio honek arrakasta nahikoa lortu du. Izan ere, didaktikoa den, baliabide ezberdinak eskaitzen dituen eta erraz erabiltzen den plataforma da. Bere erabilera erraza da, izan ere, bakarrik erregistratu behar zara sare horretan, non behin profila sortu eta datuak modu egokian txertatu ostean aukera duzu aplikazioa erabiltzen hasteko. Bederatzi hizkuntz ezberdinetan erabili daitekeen sarea da. Hala nola, gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, portuguesa, holandarra, katalana, galiziera eta italiera. Educaplayen hamar jarduera interaktibo ezberdinak aurkitu daitezke: mapa kontzeptualak, asmakizunak, osaketak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, letren eta hitzen ordenaketak, erlazioak, letra zopak, testak eta bildumak.

DIIGO:

Informazio pertsonala gestionatzeko erabiltzen den sistema da. Denok, ezagutzen dugun hodei antzekoa da. Gizarte markatzaileak ditu, hau da, nabigatzen duten erabiltzaileak gustukoen duten estekak, helbideak; gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duten online zerbitzua da. Aipatzekoa da, bertan, beste elementu batzuk ere topatu ditzakegula: oharrak hartzeko orriak, post-it, irudiak eta dokumentuak partzekatzeko aukera etc. Aplikazio honetan taldeak sortzeko aukera daude, zeinek pribatuak edo publikoak izan daiteke eta horrekin batera lagunekin zure lik gustokoenak partekatu ditzakezu.

BLABBERIZZE:

Blabberize, deigarria, interesgarria eta Interneten bidez erabiltzen den tresna da. Non, irudiak igo ditzakezu eta horiek hitz egitea eragin. Behin irudia aplikaziora igonda nahi dugun irudiaren atala hautatu behar dugu, zeinek biharamunean mugituko den atala izango da. Jarraitzeko, modu onlinean irudi horren bitartez, esan nahi duguna grabatu behar dugu. Horretarako, mikrofonoaren aukera aterako da eta bertan klikatuz zure ahotsa grabatzeko aukera aterako da. Amaitzeko, ordenagailuaren pantailan ateratzen den kodea kopiatu eta nahi dugun bloggan txertatzeko aukera izango dugu.

PIXTON:

.Pixton, online lan egiteko aplikazioa da. Non, komikiak sortzeko erabiltzen da. Ez da behar teknologiarekiko ezagutza handirik izatea, izan ere, erabiltzen diren tresnak erakargarriak eta  erretasunez erabiltzeko pentsatuak daude. Aplikazioa gazteleraz aurkitu daiteke, baina binetak edozein hizkuntzetan txertatu daitezke, izan ere, zu zeuk sortzeko aukera duzu. Aplikazio honetan, edonolako agertokiak topatu ditzakezu, hala nola, etxe bat, baserria, bulegoa, musika klasea etab. Gainera, horrekin lortzeko hainbat elementu eta pertsonai ezberdinak eskaintzen dira. Horietan, nahi dituzun aldaketak egin ditzakezu, bai mugimenduei begira zein aurpegiko adierazpenei begira. Lehen aipatu dudanez, haren erabilera ez da oso konplexua. Hasteko, zenbat biñeta nahi dituzun aukeratu behar dituzu, baina zure komikia sortzen ari zaren heinean horren kopurua aldatu nahi baduzu, aukera izango duzu. Jarraian, komikia sortzeko, nahi duzun agertokia eta haren tamaina  aukeratu behar duzu. Ostean, zure istorioan zehar erabiliko dituzun pertsonaien hautaketa egin behar duzu eta horren diseinua sortu (tamaina, arropak, aurpegiko adierazpenak etab.). Amaitzeko, biñetei erreparatu behar diozu eta horiek sortu zure gustuen arabera. Garrantzitsua da, istorioa bere zentzua izatea eta komiki guztiarekin bukatzerakoan, webgunean topatuko dituzun pausoak jarraituz edota irudiaren fitxategian txertatuz zure komikia gorde dezakezu.

Comentarios