GAMIFIKAZIOA

GAMIFIKAZIOA



Gamifikazioa jokoei lotutako teknikak, mekanikak edo dinamikak erabiltzea da teastuinguru ez ludikoetan, ikasleari erronka batzuk aurkezteko asmoarekin. Ikasleak erronka hauek bete ondoren erronkari proportzionala den sari bat jasoko du.

Beraz irakasketa jokoa eta gamifikazioa ez dira gauza bera, izan ere gamifikazioa jokoen dinamikak klasera eramatea da, baina ez dira zertan jokoak izan. Hau da, gamifikazioa irakasgaiaren garapenean joko analogiko zein digitalen metodologia erabiltzen saiatzen da, joko moduan ikusi behar izan gabe.



Zein elementu erabiltzen dira gai edo arlo desatsegin bat dibertigarri bihurtzeko, gamifikazioaren barruan?
Aipatu beharra dago gamifikazioaren barruan, gai edo ekintza bat dibertigarria bihurtzeko erabiltzen diren elementuak hurrengokoak dira: Alde batetik, arauak edo mekanika. Adib: puntuen sistema, mailak, klasifikazioak etab. Bestetik, jokoen dinamikak ditugu. Adib: sariak, konpetitibitatea, egoera, leku edo testuinguru ezberdinen erabilera.

Zergatik da garrantzitsua gamifikazioaren erabilera?
Gamifikazio kontzeptuaren erabilera garrantzitsua da arrazoi ezberdinengatik:

➢Ikaskuntzarako motibazioa pizten du.

➢Uneoro feedback jasotzea ahalbidetzen du.

➢Ikaskuntza prozesuan laguntzen du; izan ere, jokoak, testu bat baino erakargarriagoak direnez kontzeptuak errazago barneratzen laguntzen du.

➢Emaitzak zehatzagoak izaten laguntzen du, elementu ezberdinak erabiliz: mailak, dominak, puntuak etab.

➢Konpetentziak modu egokian garatzen laguntzen du.

➢Digitalki alfabetizatzen du.

➢Ikasketak autonomoagoak izaten bultzatzen du.

➢Kompetibitatea zein kooperazioa lantzen du.

➢Besteekiko konexioak izateko aukera aurkezten du.

Nire, ustez gamifikazioa erreminta interesgarri bezain garrantzitsu eta erabilgarria da, batez ere hezkuntza arloan. Izan ere, ikasleek modu didaktiko eta dibertigarriago batean ikastea ahalbidetzen du. Gainera, jarduerak era didaktiko batean planteatzen direnez, ikasleek ikasi behar dituzten kontzeptuak errazago barneratzeko aukera dute. Horretaz aparte, irakasle guztien eskura dago. Beraz, ikasteko tresna ezin hobea dela deritzogu. Horrez gain zenbait balio garatzeko tresna aproposa ere bada, hala nola ikasleen autonomia. Aipatzekoa da ere, gamifikazioa metodo ona dela ikasleen interesa pizteko ikasketetan; hau da, ikasleak ikastera motibatzeko. Aipatzekoa da gaur egungo gizartean teknologien erabilera eguneroko bizitzan aurkitzen dugun ezinbesteko tresna dela. Beraz, ikasleak barneratu behar dituzten gaiak teknologiarekin bideratzen badituzte modu didaktikoago batean ikasteko aukera dute. Horrez gain, kontuan izan behar da, pertsonen beharrak eta teknologia aurrera doazenez ezinbestekoa dela gamifikazioa uneoro eboluzionatzea.

Comentarios